TESTU GENEROAK ZERTAN DIREN.
NARRAZIOA |
ZER DA? | Denbora tarte batean gertatzen diren ekintzen kontaketa.
Kontaketa (erreala) edo narrazioa (fikziozkoa) |
EGITURA | Sarrera, Gertaera eta Bukaera |
MORFOSINTAXIA | Denborazko konektoreak garrantzi handia daukate. |
TESTUALIZAZIOA | Orden kronologikoa. Atalak. Narratzaile modu diferenteak. |
TESTUAK | KONTAKETA: biografia, autobiografia, berria, erreportaia, komikia,…
NARRAZIOA: Ipuina, nobela, kondaira, txistea, pelikula,… |
DESKRIBAPENA
|
ZER DA? | Gizaki, gauza, prozesu edo fenomeno baten ezaugarri fisiko, psikologiko nahiz bestelakoak agertu, erakutsi, adierazi edo zehazten dituena. |
EGITURA | Behaketa, Ezaugarrien hautaketa, Ordena, Ekintzak,…
Narrazioetan, azalpenetan edo gutunetan agertu daiteke |
MORFOSINTAXIA | Adjektibo kalifikatzaileak, aditz trinkoak, konparazio perpausak, lokuzioak, adberbioak… |
TESTUALIZAZIOA | Espazioan ordenaturik. Zehaztasun lexikoa: izenak. |
TESTUAK | Olentzero eskaera, gutuna, korreo elektronikoa, postala, argazki onak, hormirudiak,… |
ARGUDIO TESTUA
|
ZER DA? | Gertakizun, arazo edo fenomeno baten inguruan dagoen tesi bat egiaztatzeko zein errefusatu edo baztertzeko ematen diren aldeko edo kontrako arrazoiek osaturiko testua. |
EGITURA | Justifikazioa, Ondorioa, Tesia, Gertaerak, … |
MORFOSINTAXIA | Aditzak iritziak azaltzeko: esan, pentsatu, uste,…
Menpeko perpausak. Konektoreak: kausalak, aurkakoak,… |
TESTUALIZAZIOA | Erlazioa tesia eta argudioen artean. Aipuak, erreferentziak,… |
TESTUAK | Iritzia, elkarrizketa, eztabaida, mahaingurua,… |
AZALPEN TESTUA
|
ZER DA? | Edozein gaiari buruz, zerbait edo ezer ez dakien hartzaile batentzat, gertakizun edo fenomeno baten azalpen objetiboa egiten duen testua. |
EGITURA | Sarrera, Azalpenaren garapena, Ondorioa. |
MORFOSINTAXIA | Menpeko perpausak. Konektoreak: kausa, ondorioa… |
TESTUALIZAZIOA | Antolaketa logikoa. Azalpen analitikoa. Grafiko, eskema, marrazkien erabilpena |
TESTUAK | Oharra, gonbidapena, dokumentala, katalogoa, gida turistikoa, mapak, definizioak, … |
INSTRUKZIO TESTUA
|
ZER DA? | Ekintzaren bat gauzatzeko, orientabideak emanez, aginduak, argibide edo arauak adierazten dituen testua. |
EGITURA | Sekuentzietan antolatzen da, denboraren arabera. |
MORFOSINTAXIA | Agintera. Ordinalak eta kardinalak. Adizki perifrastikoak. |
TESTUALIZAZIOA | Ordena logikoa. Informazio objetiboa. Plano eta marrazkiak erabilita. |
TESTUAK | Errezeta, eguraldiaren iragarpena, abisua, katalogoa, eslogana, iragarkia, konsignak, erabilpen instrukzioak,... |
TESTU LITERARIOA
|
ZER DA? | Funtzio ludikoa izanda ere balio sozial eta kulturalak transmititzen duen testua. Lehen Hezkuntzan helburu diferenteak ditu: irakurzaletasuna suspertzea, lan tresnak eta ohiturak sortzea, idazketarako eredutzat duen balioa erabiltzea… |
TESTUAK | Kantak, erromantzeak eta koblak, bertsoak, aho-korapiloak, poemak, antzerkiak,… |
No hay comentarios:
Publicar un comentario